splash
Bienvenido
El Anillo Verde Cannábico y Antiprohibicionista es el agregador de feeds de distintos blogs.
Escrito por Siulwon el 29 Mayo 2010

Entrevista realizada a Martín Barriuso en Radio Euskadi sobre la MMM 2010, cultivo, drogas en general…

Para instalar el audio en tu web.
Entrada original en Cannabis y más. Visítanos para más información.
Visita la videoteca de Cannabis y más. [...]

 

Pannagh elkartearen prentsa oharra

Escrito por Pannagh el 1 Enero 1970
1. gaia: Galdera bat aurkeztu da Europar Batzordearen aurrean Pannagh elkartearen kasuaren inguruan.
2. gaia: Poliziak atzeman omen zituen 150 kg marihuana jada 17 kg baino ez dira.
1. Europarlamentari batek Europar Batzordeari galdetu dio Pannagh elkarteko partaideen atxiloketa dela-eta.
Ezker Batu Europarra/Iparraldeko Ezker Berdea taldeko Giusto Catania europarlamentari italiarrak, Askatasun Zibil, Justizia eta Barne Arazo Batzordeko partaide eta Europako Parlamentuak 2004ko abenduan onartu zuen droga politikoei buruzko txostenaren egile denak, idatzizko galdera aurkeztu du Europar Batzodearen aurrean. Galderaren gaia Bilboko Pannagh Cannabis Erabiltzaile Elkartearen marihuana plantazio kolektiboarekin zerikusia izateagatik atxilotu eta osasun publikoaren aurkako delituagatik inputatutako lau pertsonen egoera da. Aurkeztutako galderaren espainierazko bertsio osoa honako hau da:
“Cuatro miembros de la asociación Pannagh, entre ellos su presidente, Martín Barriuso, fueron arrestados el 4/10/2005 en la localidad de Iurreta, España, bajo la acusación de cultivar marihuana con fines lucrativos. Dicha asociación forma parte de la Federación de Asociaciones Cannábicas (FAC) del estado español, en la cual Martín Barriuso desempeña el cargo de presidente. La asociación Pannagh es una entidad legal nacida en 2003, con el fin de profundizar en el estudio de la utilización del cáñamo y sus derivados con fines medicinales, científicos y culturales. Por otra parte, Pannagh es miembro del Consejo Vasco de Toxicodependencias1, órgano dependiente del Ministerio de Asuntos Sociales vasco. Entre las actividades de la asociación, el cultivo de cannabis desempeña un papel funcional para el logro de la finalidad de la asociación, y está destinado solamente al uso de sus propios miembros, sin ambición comercial alguna. Ante todo, la decisión de producir autónomamente está determinada por el deseo de no tener que recurrir al mercado negro y alimentar así el comercio ilegal de estupefacientes. Se recuerda que, según la ley española, el cultivo con fines no lucrativos está permitido. Este suceso, caso emblemático de un cuadro jurídico ambiguo y arbitrariamente interpretable, demuestra las incertidumbres a las que está sometida la actividad de las asociaciones que operan en dicho sector en España.
Teniendo el cuenta el hecho de que el arresto de los miembros de Pannagh viene a sancionar la finalidad de la citada asociación, ¿no considera la Comisión que el mismo ha comportado una violación del artículo 11, párrafo 2, de la Convención de Derechos Humanos, acerca de la libertad de asociación?
Teniendo en cuenta el hecho de que una de las prioridades de la Unión es la de promover la investigación científica, ¿no considera la Comisión que este suceso emblemático representa un fuerte menoscabo al principio de libertad de investigación, como aparece recogido en el artículo 13 de la Carta de Derechos Fundamentales?
Por otra parte, dado que la propiedad del cultivo se encuentra dividida entre los miembros de la asociación para el posterior uso personal de dichos miembros, ¿no considera la Comisión que tal situación representa una violación del principio expresado en el artículo 2, párrafo 2, de la Decisión Marco 2004/757 del 25/10/2004, acerca de las excepciones referentes al consumo personal, en aplicación de las normas mínimas concernientes a los elementos constitutivos de los delitos y a las sanciones en materia de tráfico ilícito de estupefacientes?”
Galdera urtarrileko bigarren astean aurkeztu zen eta une honaten tramitean dago. Batzordeak galderetako baten bati baiezko erantzuna emanez gero (hau da, Batasunak babesten dituen eskubide edo printzipioen zapalketa egon dela uste izanez gero), Espainiari aldaketa edo argipen legalak egiteko eskatu ahalko litzaioke.
Pannagh-ek bere eskerrona adierazi nahi dio Giusto Cataniari gure kasuarekiko erakutsitako interesa eta galdera hau aurkezteagatik. Izan ere, gure atxiloketaren kontura hartutako lehendabiziko ekimen politikoa da. Oso bestelakoa da beste erakunde batzuen portaera, hala nola Eusko Jaurlaritzako Drogomenpekotasun Zuzendaritza, zeinen zuzendariak, Belen Bilbao andreak, nahiz eta gure jardueren berri zehatza atxiloketa baino askoz lehenagotik izan, isilik jarraitzen du lau hilabete beranduago. Isiltasun hori harrigarria egiten zaigu operazio polizial eta judizial honek Ezker Batuak publikoki defendatzen dituen printzipioen kontra baitoa.
Pannagh-ek publikoki salatu nahi du osasun publikoaren aurkako delituagatik inputatuta egoteak sortu digun ezjakintasun egoera. Prozesu judizialak apenas egin du aurrera lau hilabetetan. Bitartean, gure lanaren emaitza (Cataniak gogoratzen duenez, elkarteko partaideen legezko ondasuna) kendu digute, gutariko asko merkatu beltzera jotzera behartuz, gaixotutako pertsona askorentzat mesedegarria izan litekeen kalitatezko marihuana poliziaren biltegietan alferrik galtzen ari den bitartean. Elkartearen ustez, egoera zentzugabe honen onuradun bakarrak cannabisaren trafiko ilegalari esker aberasten diren mafiak dira, egungo segurtasun juridiko ezari esker etekin erraldoia ematen duen merkatu gatibua dutenak. Bitartean, bere kabuz hornitu nahi duten kontsumitzaileak, gure kasuan bezala, kriminalizatu eta lapurtuak dira.
Era berean, José Luis Rodríguez Zapateroren gobernuari hauteskunde garaian droga gaien inguruan egindako promesak betetzeko eskatzen diogu. Espainiar estatuan, nork bere kontsumorako drogak ekoiztu eta edukitzea 1974az geroztik zigorgabetuta dago. Beraz, cannabis hornidura zirkuitu itxian zeintzuk baldintzetan burutu ahal den argitzeko eskatzen diogu Gobernuari, une honetan pairatzen dugun segurtasun juridiko eza –zuzenbidezko estatu batean onartezina- behin betirako amaitze aldera.
2. 150 kilogramoak ez ziren hainbeste
Bestalde, ezagunak dira jada Pannagh elkarteari atzemandako cannabis landareei Gobernuaren Ordezkariordetzako laborategiak egindako froga perizialaren emaitzak. Bertan, beste datu batzuen artean, landareen pisu osoa ageri da, 17,400 kg hain zuzen. Pisu hau operazio polizialaren egun berean Bilboko Udaltzaingoko Drogaren Aurkako Unitateko partaideren batek komunikabideei filtratutako pisuaren -150 kg hain juxtu- %10 ingurukoa da. Bere garaian, Pannagh-etik kopuru hori gezurtatu genuen, landareak fresko eta osorik zeudelako, ustezko pisu hura, gutxienez, 10 aldiz txikiagoa izan behar zuela esanez. Adar eta erabili ezineko beste parte batzuk egoteagatik, kopuru hori are txikiagoa izan behar dela uste dugun arren, datu berri honek, gure ustez, agerian uzten du Udaltzainek era ilegalean filtratutako informazioaren asmo manipulatzaile eta kriminalizatzailea. Albiste harekin, udaltzain batzuek domina irabazi nahi izan zuten, iritzi publikoaren aurrean trafikatzaile handi eta arriskutsuak ginelako itxura eginez.

Bilbo, 2006ko urtarrilak 31.

1 Pannagh-ek Eusko Jaurlaritzako Drogomenpekotasun Aholkularitza Batzordeko partaide ez dela argitu nahi du. Okerreko datu hau Cataniak berak sartu du, komunikabide batzuetako informazioetan oinarrituta.

Artículos similares
Escrito en Contribuyentes

Comments are closed.

¿Usando aún Internet Explorer?. Click aquí para elegir Firefox o elige otro navegador. X